Nor gara

EZAGUTU GAITZAZU

Gure bulegoa prestakuntza akademiko bikaina eta eskarmentu profesional zabala duten abokatuek osatzen dute, Estatu osoan zigor-prozedura ugarietan parte hartu dutenek. Horrez gain, hainbat enpresa eta erakundeen aholkulari juridiko bihurtu gara, zigor arriskuen kudeaketan laguntza eskainiz. Gainera gure abokatuek irakaskuntza eta unibertsitateko prestakuntzan aktiboki parte hartzen dute. 

Estefanía Rojo Sanmartín Bazkide Abokatua

Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide lizentziatura amaitu ondoren, Estefanía Rojo abokatua da 2003az geroztik. 

Prestakuntza arloan, Kriminologia eta Auzitegiko Psikologian trebakuntza espezializatua du, eta zuzenbide penal konbentzionalean eta ekonomikoan espezializazio juridikoa izateaz gain, adingabeen jurisdikzioan eta espetxe zuzenbidearen arloan jarduteko espezializazioa dauka. 

Lanbide arloan, Estefaniak esperientzia sendoa eta aitortua du zigor prozedura mota guztietan bezeroak defendatzen, sumario eta epaimahaien barne. Bestalde, korporazio zigor zuzenbidearen alorrean, Estefanía aholkularitza abokatua da, Compliance eta delituen prebentziorako programak egiten eskarmentu zabala baitauka. Félix Rojo zigor-zuzenbidean espezializatuta zegoen abokatu entzutetsuarekin batera hasi zuen bere jardute profesionala, ondoren Barrilero & Asociados abokatu bulegoan jardín zuen eta Urraza Mendieta & Asociados zigor abokatu espezializatutako bulegoan 12 urtez egon ondoren, Rojo Abogados-en sartu zen.

Javier Carretero Arranz 
Bazkide Abokatua

Pompeu Fabra Unibertsitatean Zuzenbide lizentziatura amaitu ondoren, Javier Carretero abokatua da 2006az geroztik.

Prestakuntza arloan, Javierrek Zigor Zuzenbidean eta Zigor Zientzietan masterra egin zuen Bartzelonako Unibertsitatean eta Pompeu Fabra Unibertsitatean, baita Enpresa Zuzenbidean masterra ere ICAB-en. Era berean, prestakuntza espezializatua du Ekonomia eta Enpresa Zigor Zuzenbidean (Abat Oliba-CEU Unibertsitatean) eta Compliance -Administrazio Betearazle Ofizialeko Programa WKE-Eskola Juridikoa-. Beste alde batetik, adingabeen jurisdikzioan aritzeko espezializazio juridikoa lortzeaz gain, etxeko indarkeriaren kontrako arloan espezializatuta dago / espetxe zuzenbidearen arloan jarduteko espezializazioa dauka. Era berean, Compliance eta delituen prebentziorako abokatu aholkularia da, Zigor Zuzenbidearen eta Compliance arloko jardunaldietan eta ikastaroetan hizlaria, eta pertsona juridikoen erantzukizun penalari buruzko biltzarretan trebatzailea ere bada. 

Lanbide arloan, Rojo Abogados abokatu bulegoan sartu da zigor-zuzenbidean espezializatuta dauden beste bulego batzuetan urte luzez aritu ondoren, Bartzelonan (Aequo Advocats-eko Zigor Saila), Bilbon eta Madrilen (Urraza Mendieta & Asociados Abokatu Bulegoa), hain zuzen ere. 

Oihane Bilbao Fernández
Bazkide Abokatua

Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide lizentziatura amaitu ondoren, Oihane Bilbao abokatua da 2010az geroztik.

Prestakuntza arloan, Oihanek Abokatuen Praktika Masterra ikasi zuen Bizkaiko Abokatuen Elkarte ospetsuan. Ondoren Errioxako Nazioarteko Unibertsitateko Zigor Ekonomiko Zuzenbideko Masterra amaitu eta Compliance espezializazio programa egin zuen Gaztela-Mantxako Unibertsitatean. Era berean, Espetxe-Zuzenbideko ikastaro espezializatua bukatu zuen Bizkaiko Abokatuen Elkarte ospetsuan. 

Lanbide arloan, Federico Ruiz de Hilla Luengas zigor-abokatu ospetsu eta Deustuko Unibertsitateko zigor eta adingabeen zuzenbideko irakaslearen bulegoan hasi zuen ibilbidea eta harekin jarraitzen du etengabe lankidetzan. Ondoren, Oihanek urteak daramatza zigor-abokatu eta Delituaren Prebentzio eta Compliance aholkulari gisa. 2017. urtean Urraza Mendieta & Asociados abokatu bulegoan hasi eta aurten Rojo Abogados bulegoan sartu da. Gainera, Oihanek eskarmentu zabala du lan-ezgaitasunen eta desgaitasunen inguruko auzietan, gaixo kronikoen hainbat elkartetako auzi-arduraduna baita. 

Esparru akademikoan, Oihane lankidetzan aritzen da Deustuko Unibertsitateko Drogamenpekotasun eta bestelako menpekotasunen Masterreko zigor moduluko irakasle gisa.

Uxue Pilar Leguina 
Bazkide Abokatua

Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide lizentziatura amaitu ondoren —UD ezohiko Graduko Amaierako Saria aipatzearekin batera—, Uxue Pilar abokatua da 2015az geroztik.

Prestakuntza arloan, Uxuek Abokatuen Praktika Masterra ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean eta Bizkaiko Abokatuen Elkarte ospetsuan. Ondoren, Errioxako Nazioarteko Unibertsitateko Zigor Ekonomiko Zuzenbideko Masterra amaitu eta genero eta etxeko indarkeriaren aurkako arloan prestakuntza espezializatua du (Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimak artatzen dituzten profesionalentzako prestakuntza programa, Emakunde - Eusko Jaurlaritza). Era berean, pertsona juridikoen (Certification World Compliance Association), zigortuen eta adingabeen erantzukizun penalean espezializatuta dago. 

Lanbide arloan, J&A Garrigues SLPko (Bilbo) Auzitegi eta Arbitraje Sailean hasi zuen bere ibilbidea eta Urraza Mendieta & Asociados Zigor Zuzenbidean espezializatutako abokatu bulegoan hainbat urte eman ondoren Rojo Abogados bulegoan sartu da. Nagusiki zigor jurisdikzioan jarduten duen arren, Uxuek esperientzia zabala du zuzenbidearen beste jurisdikzio batzuetan (zuzenbide zibilean edo gatazken konponbide alternatiboak - epaiketatik kanpoko akordioen negoziazioa, besteak beste). Gainera, Compliance eta delituen prebentzioan abokatu aholkularia da. 

Beste alde batetik, aldizkari juridikoetan argitaratzen ditu artikulu-juridikoak. 

Lege oharra         /       Pribatutasun Politika        /     Cookies Politika

Share by: